Urtarrileko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: Juli Arregiren irrintziak

Maialen Etxaniz 2023ko urt. 3a, 14:27

Maxixatzen hasi da urtarrileko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Bildu dituen edukien artean dago Juli Arregi irrintzilariari egindako elkarrizketa. Kirolzalea da Arregi, futbolzale eta pilotazalea, eta doan lekura doala botatzen ditu irrintziak, bazterrak girotuz. Batzuetan ederrak ateratzen zaizkiola dio, eta beste batzuetan zatarrak. Hala ere, ez da irrintzirik bota gabe gelditzen den horietakoa. Honako hau aldizkariaren aurrerapen bideoa da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide