Jorge Arzallus 'Jorginho' azkoitiarrak gaztetan eman zituen aurreneko pausoak musikagintzan, eta Hego Amerikara egindako bidaia bere estiloa aurkitzeko eta bide berri bati ekiteko abiapuntua izan zen harentzat. Bossa nova doinuetatik urrundu gabe, bigarren diskoa kaleratu du musikariak: 'Arte do encontro'.