Azkoitiarren doinuak

Miren Segurolaren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2022ko abu. 17a, 09:00

Miren Segurola.

Miren Segurola Uemako eta euskalgintzako kidea da Azkoitiarren doinuak serieko hamazazpigarren protagonista. Bost euskal abesti aukeratu ditu hark, bakoitza arrazoi jakin batengatik.

  • Euskal Herrian euskaraz (Oskorri): "Abesti horrek nire haurtzaroa gogorarazten dit. Bizitza osoa markatu didan euskaltzaletasunaren hastapenak irudikatzen ditut abeste horretan. Oilo ipurdia jartzen zidan Ikastolatik atera eta kantu hau entzunez pankarta baten atzetik korrika ipintzen gintuztenean.

  • Eh txo! (Hertzainak): Hertzainaken kontzertuak izan ziren nire lehen kontzertuak. Gaztaroaren hasiera hartan txunditu egiten ninduten. Eta heldutasunean ere oraindik entzuten jarraitzen dudala aitortzen dut. Hertzainaken kantu berezienetakoa dela uste dut Eh txo!.

  • Mari (Su Ta Gar): "Unibertsitateko garaiak ekartzen dizkit gogora. Libre izan beharra inoiz baino beharrezkoa ikusten nuen garaia. Gogotik abesten genuen Mariren abestia kontzertu zein tabernetan entzundakoan".

  • Zapalduen olerkia (Ken Zazpi): "Niri bizitzaren parte izan den eta den Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokaren errealitate bat aipatzen da abestiaren letran. Oroitzapen asko dakarzkit burura, onak eta ez hain onak, baina asko gustatzen zait abesti hau entzutea. Gure herriko errealitatearen egia bat ikusten da, nire inguruneak bizi izandako errealitatea".

  • Zeinen ederra izango den (Zetak): "Azken urteetan pandemiaren gorabeheran itxialditik atera berri ezagutu nuen abestia. Asko gustatu zitzaidan. Letrak ilusioa pizten zidan, bizitako eta berriro bizitzeko irrikaz nengoen momentuak aipatzen zituen. Gainera, Pello Erreparazi badiot miresmen apur bat, abeslariak euskara balorean jarriz, euskara eta arrakasta posible dela aldarrikatu izan duelako behin eta berriz".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide