Zoratzen naizela (Hertzainak): Nire euskal musika talderik gustukoena da Hertzainak. Talde horren abesti asko aukeratu nintzakeen, baina bat aukeratzekotan, Zoratzen naizela aukeratuko nuke. Edozein unetan entzun daitekeen abestia dela iruditzen zait, izan festa giroan edo etxean. Motibagarria da eta duen letra ere asko gustatzen zait".
Gau iluna amaitu da (Su Ta Gar): "Ez naiz izan inoiz Su Ta Gar taldearen zale sutsu horietakoa, baina azkenaldian dezente ari naiz entzuten. Gau iluna amaitu da abestiak sekulako indarra du, eta letra ere barrura iristen den horietakoa du. Era berean, musika indar handikoa da, eta entzuteko ederra".
Laino ilunak (Delirium Tremens): "Unibertsitate garaian, autoan bidaia egiten nuenean, sarritan entzuten nuen Delirium Tremens. Abesti honek duen letra tarteko, goizean goiz entzutea gustatzen zitzaidan; izan ere, egun bakoitza desberdina dela dio kantak, eta eguzkia irteten denetik berriro sartu arte edozer gerta daitekeela. Gustatzen zitzaidan abesti hau entzutea".
Dena (Izaki Gardenak): "Pandemia garaian, askotan entzun nuen Izaki Gardenak taldea, eta abesti honek orduan bizi izan genuen egoera irreal eta ulertezin hura irudikatzen lagundu zidan. Mundu guztia berdin egongo ginela, egoera ahalik eta ondoen eramaten jakin behar genuela, eta ahal zen heinean, une bakoitza baliatu behar genuela esaten zuen. Martxan jartzeko gogoa sartzen zitzaidan orduan, eta egoera hartatik irtendakoan bizitzako momentu oro aprobetxatzekoa".
EH Sukarra (EH Sukarra): "Letra aldetik beharbada ez du ezer berezirik, baina sarreran duen melodiak katigatu eta asko motibatzen nau; animoak igotzeko abesti aparta da".