Dozenaka lagun ibili dira aurten Erniarraitz bertsozale elkartearen Azkoitiko bertso eskolan, eta joan den ekainaren amaieran, jendaurrean egin zuten ikasturte amaierako jaialdia hainbat ikaslek. Maxixatzen Erniarraitzeko irakasle den Haritz Garmendiarekin eta ikasle diren Naia Arrizabalaga zein Onditz Alberdirekin bildu da erreportajea osatzeko, eta horiek zehaztu dutenez, bertsolaritza sasoiko dago Azkoitian nahiz bailaran. Bertso eskolak eman dienaz ere aritu dira hirurak.
Datozen orduetan hasiko da Maxixatzen uztaileko aldizkariaren zenbakia etxez etxe banatzen, eta bertso eskolari buruzko erreportajea ez ezik, beste hainbat elkarrizketa, erreportaje eta iritzi artikulu irakurri ahal izango dituzte bazkideek ale berrian.