Pelotai Eune 2022

Pelotai Eunek festa giroa ekarri du Azkoitira

Urtzi Oteiza eta Mailo Oiarzabal

VI. Pelotai Eune izan zen atzo eta herritarrek gogotsu ospatu zuten Kontzejupea eta pilota ardatz dituen egunaren itzulera.

Anduezatarrak omenduz hasi zuten atzo VI. Pelotai Eune, eta egun osoko festaz gozatu zuten ondoren herritar askok eta askok. Kontzejupea izan zen, beste behin, jardunaldiaren ardatza, baina Azkoitiko erdiguneko kaleetara ere hedatu zen festa.

Udaletxe azpiko frontoian hainbat partida jokatu ziren goiz eta arratsaldez. Azkenak, pilota txapelketa herrikoiaren finalak: Oihane Uzin-Eneritz Garate eta Oier Epelde-Unai Juaristi bikoteak izan dira aurtengo txapeldunak.

Bideoan, Pelotai Euneko hasiera ekitaldiko irudiak zein antolatzaileen eta omenduen hitzak daude jasota.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide