Historia, pilota partida, trabes eta bizipen ugari jaso dituen frontoia da Kontzejupea. Azkoitiaren, eta nola ez, euskal pilotaren bihotza izan da urte askoan herriaren bihotzean dagoen pilotalekua. Oraindik orain, izate hura ez du galdu frontoi bihurriak, eta Pelotai Euneren bitartez zein haren bueltan urtero antolatzen dituzten txapelketek esentzia hura aldarrikatzen jarraitzen dute. Maxixatzen pilota mundua eta Kontzejupea ondo ezagutzen duten herritarrekin elkartu da erreportajea osatzeko.