Azkoitiarren doinuak

Nerea Zubizarretaren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2022ko api. 13a, 09:00

Nerea Zubizarreta.

Nerea Zubizarreta Azkoitiko alkate ohia da Maxixatzen.eus-ek Aste Santuko oporren bueltan berriro martxan jarri duen Azkoitiarren doinuak serieko 11. protagonista. Bost euskal abesti aukeratu ditu hark, bakoitza arrazoi jakin batengatik. 

  • Ez gaude konforme (Lourdes Iriondo): "Garai beltz eta beldurgarri haietan, ikaragarria zen emakume batek euskaraz 'ez gaude konforme' eta 'mundu berriago bat' aldarrikatzea. Ederra izan zen, sasoi hartan, herriagatik lanera bultzatzen gintuelako kanta hark”.

  • Izotz ondoko eguzki (Xabier Lete): "Lizardirenak dira abestiaren bertso zoragarriak. Euskarak eta abertzaletasunak bizitako urte gogorren ondoren, lau urtaroetan argia azaldu nahi duten hitzak dira. Izotzaren gainetik, gazteriaren eskutik: 'Izotzak estali zuen Euskal Herria… baina haren gainetik jauntzen eguzkia'”.

  • Gure bazterrak (Mikel Laboa): "Joxean Artzeren olerkiz egindako abesti zoragarria da. Hunkigarria da benetan niretzat, abesti bat baino gehiago. Meditazio, otoitz… nire baitan sortzen dituen bazter miresgarrietan murgilarazten nau".

  • Erribera (Benito Lertxundi): "Abesti goxoa, pentsarazi egiten duena. Ezjakintasuna medio, hain urrun ikusten genuena, eta gaur egun gure etxe sentitzen dugun eta gurea izatea nahi dugun lurraldea".

  • Markesaren alaba (Txomin Artola eta Amaia Zubiria): "Amak irakatsitakoak dira bertso hauek, entzun ere egiten ez zirenean. 21 bertso dira, baina sarritan abesten ditut. Duen istorioaz aparte, tristea noski, niretzat beste sentimendu maila bat dauka".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide