Urolako Itzulia espero bezala 24 orduz azpitik osatuta, Marea Urdinaren aldeko erronka pertsonal berria atzo arratsaldean bukatu zuen Imanol Alesonek Balda plazan.
Aurreikusitakoa betetzeko arazorik ez zuelako izan eta jasotako laguntza guztiagatik pozik agertu zen Aleson, eta Marea Urdinaren lana goraipatu zuen beste behin. Elkarteari babesa emateko joera ere nabarmendu zuen, besteak beste: "Ikusten da jendea Marea Urdinaren ahotsa zabaltzeko prest dagoela".
Balda plazan egin zioten harreraren irudiekin eta adierazpenekin osatu du bideoa Erlo Telebistak.