Oraindik orain badira aldaba batzuk Azkoitian. Alde Zaharrean daude gehienak, eta itxura askotakoak, gainera: esku itxurakoak, animalia edo giza buru itxurakoak, uztaiak, mailuak... Maxixatzenek herrian dauden aldaben arrastoari jarraituz Klik! argazki erreportajea osatu du. Aldaben irudiekin egin du martxoko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapen bideoa.