Tokian tokiko eta garaiko produktuekin jakiak prestatzea atsegin du, eta horregatik, Mexikon tipikoa den jaki bat proposatu du Mahai Bueltan atalerako: azalorea ardi gaztarekin betea, saltsa gorrian. Gainera, plater hori arrozarekin edota babarrunekin batera jatekoa modukoa dela azaldu du. Herriko azokako baserritarren postuetan edota baratzeetan aurki daitezkeen produktuekin osatu du platera. Azaloreaz gainera, ardi gazta, arrautzak, tipula, azenarioa, sagarra, baratxuria eta tomatea erabili ditu osagai gisa.
Orain dela hamalau urte etorri zen Azkoitira bizitzera Jimena Cardoso. Dagoeneko bihotza azkoitiarra daukala dio, eta Mexikotik galdu ez duen gauza bakarra hizkera dela. Gaur egun Abaraxka aterpetxean jarduten du lanean, sukaldean eta bestelako hainbat lan egiten. Aterpetxean lantalde bat direla dio, eta ahal duten guztian jarduten dutela azaldu du.