Urtarrileko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: Berdura Plaza, biziberritzear

Maialen Etxaniz 2022ko urt. 5a, 07:49

Maxixatzen aste honetan hasi da 2022ko urtarrileko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Komunikazio taldeak askotariko gaiak eta edukiak landu ditu labetik atera berri den alean, eta horietako bat da Azkoitiko Berdura Plazaren inguruko erreportajea. Aldizkariaren aurrerapen bideoa da honako hau. 

Biziberritzear dago herriko Azoka Plaza, edo hori da asmoa, behintzat. Izan ere, azokaren biziberritzea bultzatzeko, lantalde bat eratu dute hainbat eragilek, eta tartean daude udaleko ordezkariak, Urkome elkartea eta hainbat ekoizle. Era berean, Azkoitiko Udalak 220.000 euro bideratuko ditu aurtengo aurrekontuetan Berdura Plazako eraikina berritzera.

Urkomeko kideentzat garrantzitsua da azokak azpiegitura egoki bat edukitzea, baina komunikazioaren beharra ere ezinbestekotzat jo dute. Hainbat ekoizlek, berriz, salmenta zuzenari garrantzia emateko eskatu dute, ekoizleek zuzeneko etekinak izan ditzaten. Udaleko ordezkariek nabarmendu dute erakundearentzat "garrantzi handia" duen proiektua dela Berdura Plaza biziberritzearena, eta "elkarlanean" egin behar dela horretarako bidea.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide