Azkoitiarren doinuak

Julen Garateren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2021ko abe. 29a, 09:00

Julen Garate.

Azkoitiarren doinuak serieari jarraipena ari da ematen Maxixatzen.eus. Julen Garate Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko kidea da serieko zazpigarren protagonista. Bost euskal abesti aukeratu ditu hark, bakoitza arrazoi jakin batengatik.

"Ez da erraza izan bost abesti hautatzea, gogokoen ditudan bost disko aukeratzea ere zaila egiten zait. Lehen, disko osoak entzuten genituen, eta horregatik, diskoen izenak ere jarri egin ditut kasu batzuetan". 

  • Kamarada (Hetzainak): "Mikel Laboaren eta Xabier Leteren atzetik ezagutu nuen talde honen lehen diskoak guztia hankaz gora jarri zuen nire nerabezaroan. San Martin auzoko festetan ikusitako kontzertua, La Polla taldearenarekin batera, ez dut inoiz ahaztuko".

  • Pedro Mayo (Joxe Ripiau. Diskoa: 'Karpe Diem'): "Negu Gorriak talde ezagunagoa izan zen arren, ni Joxe Ripiau taldearen zalea nintzen. Kanta honek, gainera, oso ondo azaltzen du garai hartako "porru-erretzaile" garai hura".

  • Euritan Dantzan (Gatibu): "Talde honen kantak alaiak eta sinpleak dira. Gainera, behin baino gehiagotan esan izan didate Alex Sardui abeslariaren antza dudala; ez ote da tripa koskorragatik izango…".

  • Iparragirre abila dela (Xenpelar, The Maytals/Euskalatites. Reggaen 'Jarrai' diskoa). "Hainbat taldek egin dute proiektu eta disko berezia da; izan ere, euskal kantu tradizionalen reggae bertsioak egin dituzte. hala nola Boga boga eta Behin batian Jamaikan".

 

  • Marieleko bidetik ('Amour eta toujours' diskoa, Ruper Ordorika): "Hautsi da anphora diskoa kaleratu zuenetik gaur arte jarraitu dut Ruper Ordorika. Gainera, oraingoan gustuko dudan musika kubatarrari eskaini dio diskoa".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide