Etxebizitzaren ezaugarriak
- Antolaketa. Etxebizitzek logela, sukaldea eta komuna izan behar dituzte. Gainera, gelek atea izan behar dute, pribatutasuna bermatzeko. •
- Irisgarritasuna. Legeak ezartzen dituen irisgarritasun eskakizunak bete behar ditu.
- Metro koadroak. Bizilagun kopurua ratio bidez zehaztuko da. Pertsona batentzako etxeek 25 metro koadro izan beharko dituzte; birentzakoek, 33 metro koadro; eta hiru lagun edo gehiagorentzako etxeek, 15 metro pertsonako.
- Edukiera. Logelak alokatzen dituzten etxebizitzen kasuan, etxebizitzaren erregistroetan zehaztutako edukiera erabiliko da erreferentzia gisa. Gehienez, hamabi pertsona hartu ahal izango ditu, jabeak barne.
- Garbitasuna. Higienea eta garbitasuna mantendu beharko da. Bezeroak sartu aurretik, etxea garbitu beharko du jabeak.
Jabetza horizontala
- Estatutu aldaketa. Bizilagun guztiek aho batez hala erabakitzen badute, etxepeko estatutuak aldatu ahal izango dituzte, eraikinean etxebizitza turistikoak debekatzeko.
Segurtasuna
- Su itzalgailua eta ebakuazio planoa. Sarreratik gertu, itzalgailu bat eta eraikina husteko bideak zehazten dituen plano bat jarri beharko du jabeak.
- Larrialdietarako informazioa. Larrialdietako zerbitzuen kokapena eta telefono zenbakien informazioa eskuragarri izan behar dute bezeroek.
- Arreta zerbitzua. Jabeak telefono bidezko arreta zerbitzua probestu behar du astelehenetik igandera, gutxienez 08:00etatik 20:00etara.
Bereizgarria
- Etxebizitza edo logela turistikoek bereizgarri bat jarri beharko dute eraikinaren kanpoko aldean.
Asegurua
- Etxebizitza turistikoen jabeek erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatu beharko dute.