Beste hilabete batez, eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematera dator GUKA magazina.
Azaroko atalean, Azpeitian izan da Mireia Galarza kazetaria, eta Xanti Rodriguez argazkilaria elkarrizketatu du. Bere aldetik, Urrutira joan gabe atalean, Xabat Olaizolak Txakolinaren ibilbidea egin du Zarauztik Zumaiara Lorentxo Portularrume zarauztarra bidelagun.
Bi herri horiek bisitatu ditu Amaia Urbieta kazetariak ere, Janire Gonzalez Etxabarri eta Adur Amatriain surflari gazteekin elkartzeko. Andoni Elduaienek, berriz, Miriam Mendoza ipuin kontalariarekin jardun da solasean.
Hemen ikus daitezke orain arte GUKA magazinean egindako bideo guztiak.