Eutanasia

Eutanasia eskatzeko prozedura

Mailo Oiarzabal 2021ko urr. 22a, 10:58

Honako hau da Espainiako Estatuan eutanasia eskatzeko jarraitu beharreko prozedura:

  • 18 urtetik gorakoek eska dezakete eutanasia. Erabakia "modu autonomo, kontziente eta informatuan" hartzeko eta eskaera egiteko "gai" izan behar dute eskatzaileek.
  • Eskaera idatziz aurkeztu behar da, bitan, hamabost eguneko tartearekin. Eskaerak norberaren medikuari aurkeztu behar zaizkio. Bigarren eskaera aurkeztu eta 24 ordura, eskaerarekin aurrera egin nahi duen ala ez baieztatu behar du eskatzaileak. Ondoren, pazientearen medikuak beste sendagile bati helarazi behar dio eutanasia eskaera. Bigarren mediku horrek hamar eguneko epea du eskaerak baldintzak betetzen dituen ala ez jakinarazteko. Iragazki hori gainditu eta gero iritsiko da eskaera dagokion berme eta jarraipen batzordera.
  • Medikuak txostena aurkeztu eta bi egunera, gehienez, izendatu beharko dituzte eskaera aztertuko duten batzordekideak; osasungintzako profesional bat eta legelari bat, hain zuzen. Horiek gehienez zazpi eguneko epea izango dute eskaera aztertzeko eta txostena aurkezteko. Azken erabakia batzordeburuaren mende egongo da. Hark eutanasia egitea baimentzen badu, pazientearen medikuari jakinaraziko dio, gauzatu dezan.
  • Medikuak pazientearen eskaera onartzen ez badu, bi asteko epea izango du eskatzaileak erabaki horri helegitea jartzeko, berme eta jarraipen batzordera jota. Eutanasia eskaera atzera botatzen duena batzordea bera bada, berriz, auzitara jo dezake eskatzaileak.
  • Pertsona eskaera egiteko "gai edo kontziente" ez bada ere aplikatu dakioke eutanasia, beti ere eskaera aurrez idatzita eta legez jasota utzi badu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide