Patxi Maioz da aurtengo 'Tapa Pala!' saioko azken gonbidatua

Karkara 2021ko ira. 4a, 15:00

Aginagako Mapill baserrian bizi da, Oria ibaiaren bazterrean, eta inguru horri buruz hitz egingo dute Aizpuruak eta Maiozek. 

Orioko hondartzatik hasi eta Aginagara arteko bidaia egin du Felix Aizpurua aurkezleak Tapa Pala! saioko denboraldi berrian.

Hamargarren eta azken atal honetan Patxi Maioz ezagutuko du Aizpuruak. Aginagako Mapill baserrian bizi da Maioz, eta bertatik hasten dira neguko aulki mugikorreko probak. Maiozek inguru horri buruz hitz egingo du, baita erakutsi ere.

Hemen ikus daitezke orain arteko saio guztiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide