- Errefuxiatuarena (Izaro eta Euskadiko Orkestra): "Konfinatuta egon ginenean ezagutu nuen abestia, Santa Klara aldean DJ bat aritzen baitzen musika jartzen. Hark jarri zuen abestia, eta gustatu egin zitzaidan. Gero jakin nuen Izarorena zela".
- Habanera (Xabier Lete): "Abestia asko gustatzen zait. Musika, tonua, Xabierren ahotsa... dena atsegin dut.
- Hemen gaude (Ken Zazpi): "Lehen aldiz entzun nuenean, zera esan nuen: 'Ai, zer kanta polita'. Abestiaren hitzak ere asko gustatzen zaizkit".
- Baldorba (Benito Lertxundi): "Asko gustatzen zait abestia. Oi ama Euskal Herria kanta kaleratu zuenean, hala esan nion nere buruari: 'Abesti hau baino politagorik ez du Benitok kaleratuko'. Baldorba entzun nuenean, ordea, 'hara, atera du ba', pentsatu nuen neure artean".
- Markesaren alaba (Txomin Artola eta Amaia Zubiria): "Abesti luze samarra da, baina istorio polita dauka. Nire amaren bidez ezagutu nuen kanta, hark esan zidan zeri buruz zen abestia. Entzun eta ileak puntan jartzen dituen horietakoa da".