Hasi dira Maxixatzen 403. aldizkaria etxez etxe banatzen. Bertan hamaika gai berri jorratu ditu Maxixatzenek. Aldizkariarekin batera, etxean jasoko dute Maxixatzeneko bazkideek Euskaraldiako gehigarria. Ondorengo gaiak izango dituzte irakurgai eta ikusgai bazkideek:
- Jon Garate 'Misille'-ri Hitz bitan elkarrizketa.
- Jon Andoni Martin 'Pegote'-ren Izpiak eta hizkiak argazkia.
- Udane Juaristiren Erretratua.
- Urolako Komunikazio Taldearen (UKT) aurkezpen erreportajea.
- Javier Azpitarte 'Imuntzo'-ren kontkizuna Akordatzen? atalerako.
- Azkoitiko makarroien Klik! argazki erreportajea.
- Iritziak:
- Aitziber Arzallus
- Joseba Epelde
- Yolanda Larrañaga
- Itxaro Iraetaren iritzi grafikoa
- Itziar Albizuri
- Iñigo Antsorregi
- Ixabel Jauregi
- Plazan bazan jolasak.
- Erniarraitz bertsozale elkarteko Silvia Etxaniz bertsolariaren bertsoak.
Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!
Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.