2020ko Espainiako Vueltaren lehen etapa Azkoititik igaro da gaur. Irunen (Gipuzkoa) hasi da lasterketa eguerdian eta Eibarren (Gipuzkoa) amaituko da, Arrateko gainean hain zuzen ere. Azkoitira 15:00ak puntuan iritsi dira etapako ihesaldian sartu diren bost txirrindulariak , eta bi minutura sartu tropela luze luze eginda.
Euriak eta bereziki haizeak gogor jo du lasterketa Azkoititik igaro den unean. Aizpurutxora iritsi baino lehenago gainera, erorikoa izan da eta txirrindulari bat edo bestek arazoak izan dituzte bizikletara igotzeko. Hala eta guztiz ere, normaltasunez jarraitu dute aurrera. Iaz, berriz, abuztuaren 18an pasatu zen txirrindularien Espainiako Vuelta Azkoititik.