Espainiako Vuelta Irunen (Gipuzkoa) hasi da gaur, urriak 20, eta Eibarko Arrate gainean amaituko da. Hasiera eta amaiera lotzeko, ordea, eskualdetik egin dute ibilbidea txirrindulariek. Azkoitira, esaterako, 15:00 puntuan iritsi da lasterketako ihesaldia, eta handik bi minutura tropela. Euriak eta haizeak zakar jo dute lasterketa herritik pasatu denean.