Aurki zinema aretoetan emateko moduan izango diren esperantzan, Korosagasti filmaren aurrerapena ikusgai jarri dute haren egileek. 1926. urtean Beizamako Korosagasti baserrian gertatutako krimenetan oinarritzen da Erabaki Produkzioaken lana. Ia berrehun lagunek parte hartu dute bost urte iraun duen sortze prozesuan; tartean, hainbat azkoitiarrek.