Aldizkarien aurrerapen bideoak

Otsaileko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapen bideoa: Miren Segurola

Maxixatzen.eus

Aste honetan banatuko dute Maxixatzen aldizkariaren otsaileko zenbakia, eta Miren Segurola Uemako koordinatzailea elkarrizketatu du Maxixatzenek 395. zenbakian.

Maxixatzen aldizkariaren otsaileko zenbakia banatuko dute aste honetan, eta Miren Segurola Uemako koordinatzailearekin luze eta zabal hitz egin du Maxixatzenek. Segurola, besteak beste, udalerri euskaldunetako hizkuntza joerez, Azkoitiko euskararen egoeraz nahiz Uemak gaur gaurkoz dituen helburuez aritu da hizketan. Honako bideo hau aldizkariko elkarrizketaren aurrerapena da. 

Horrez gain, Gurutz Larrañagari egindako elkarrizketa, Kale Hezitzaile programaren egitekoa eta Orion arrantza eta ehiza elkartearen komunitateko leihoa izango dira irakurgai. Hilabetero bezala, iritzi artikuluak, iritzi grafikoa, Hileko argazkixe eta bertsoak ditu aldizkariak. Ostiralean banatuko dugu etxez etxe.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide