Maxixatzen aldizkariaren abenduko zenbakia banatuko dute aste honetan, eta Caritasen euren aletxoa jartzen dabiltzan askotariko herritarrekin luze eta zabal hitz egin du Maxixatzenek. Hainbat herritar dabiltza Caritasen boluntario lanetan, eta horietako bi dira Mari Karmen Elorza eta Begoña Aranbarri espetxe pastoraltzako kideak. Honako bideo hau aldizkariko erreportajearen aurrerapena da.