Atzo, Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zuten azkoitiarrek. Goizean, ikastetxeetako haurrak plazan bildu ziren, eta arratsaldean bertsoak, Euskaraldiari buruzko mahai-ingurua, manifestu irakurketa, talde argazkia eta gaztaina erre banaketa egin zituzten, Kontzejupean. Erlo Telebistak Azkoitian hartutako irudiak dira bideokoak.