Atzo arratsaldean bukatu zen Azkoitiko II. Boleibol Txapelketa, eta Azkoitiko taldea nagusitu zen lehian. Elgoibarko, Aguraingo eta Azkoitiko boleibol taldeek parte hartu zuten Xabier Munibe Ikastolako pilotalekuan jokatutako txapelketan, eta finala Azkoitiko nahiz Elgoibarko taldeek jokatu zuten. Bi talde horiek jaso zituzten Azkoitiko Udalak nahiz Azkoitiko Boleibol Taldeak antolatutako txapelketako sariak.