Gaur eguerdian hasi da Azkoitiko II. Boleibol Txapelketa. Elgoibarko, Aguraingo eta Azkoitiko boleibol taldeak ari dira Xabier Munibe Ikastolako pilotalekuan jokatzen ari diren lehian parte hartzen. Gaur hainbat norgehiagoka jokatuko dituzte, eta bihar arratsaldean izango da finala. Txapelketa bukatzean bi sari banatuko dituzte: lehen talde onenarena eta bigarren talde onenarena. Azkoitiko Udalak eta Azkoitiko Boleibol Taldeak antolatu dute txapelketa.