Zein da 'amortzau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, astero Azkoitiko hitz bat argitaratzen du. Joan den ostiralean 'zuetza' hitzaren esanahia erakutsi zen. Oraingoan, 'amortzau' hitza erakutsiko da. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Amortzau hitzaren esanahia gosaldu da.

Adibidez, honela erabiliko genuke:

Azkoitiarrez: «Gaur goizin presaka ta amortzau gabe aldein det etxetik».

Batuan: «Gaur goizean presaka eta gosaldu gabe alde egin dut etxetik».

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide