Zein da 'zuetza' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

'Zuetza' edo belar meta. (Argazkia: juaris25)

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, astero Azkoitiko hitz bat argitaratzen du. Joan den ostiralean 'exkurrume' hitzaren esanahia erakutsi zen. Oraingoan, 'zuetza' hitza erakutsiko da. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Zuetza hitzaren esanahia da belar meta.

Adibidez, honela erabiliko genuke:

Azkoitiarrez: «Atzo bi zuetz eiñ gitxian baserri ondun».

Batuan: «Atzo bi belar meta egin genituen baserri ondoan».

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide