Zein da 'exkurrume' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, astero Azkoitiko hitz bat argitaratzen du. Joan den ostiralean 'blastiau' hitzaren esanahia erakutsi zen. Oraingoan, 'exkurrume' hitza erakutsiko da. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Exkurrume hitzaren esanahia da seme edo alaba gazteena.

Adibidez, honela erabiliko genuke:

Azkoitiarrez: «Gure exkurrumie kanpun dao estudixuk eitten».

Batuan: «Gure alaba gazteena atzerrira joan da ikastera».

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide