A28 Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Parte hartzeak %60ko langa gainditu du

Maxixatzen.eus 2019ko api. 28a, 18:17

Elkargunean herritarrak botoa ematen. (Argazkia: Maxixatzen)
Parte hartzeak %60ko muga gainditu du, 18:00etan. 5.144 azkoitiarrek sartu dute botoa boto kutxan azken bederatzi orduetan.

8.484 azkoitiar daude Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa emateko deituta, eta dagoeneko erdiak baino gehiagok eman du botoa. 18:00etara arteko datu ofizialak ere eman dituzte, bigarren aurrerapena egin dute, eta 5.144 azkoitiarrek eman dute botoa, erroldaren %60,63ak. 14:00etan, %42,61ak eman du botoa Azkoitian. 14:00etatik 18:00etara 1.529 herritar gehiagok eman duTE botoa. 2016an egin ziren azken Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan baino lau-bost puntu goitik ibili da goizean zehar parte hartzea. Orain bi ordu besterik ez dira gelditzen hauteslekuak ixteko.

Eskolaz eskola, ondorengoak dira 18:00ak arteko parte hartze datuak:

Elkargunea: 1.260 boto

Ikastola: 1.477 boto

Liburutegia: 1.297 boto

Torre Zuri: 1.110 boto

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide