8.484 azkoitiar daude Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa emateko deituta. Bost ordu bete dira hauteslekuak ireki dituztenetik, eta herritar ugari ikusi dugu eskoletan botoa ematen.14:00etan egin dute parte hartzearen lehen zenbaketa, eta oraingoz 3.615 azkoitiarrek eman dute botoa, erroldaren %42,61ak. Espainiako Gobernuak ere eman ditu parte hartze datuak, %41,49k eman du botoa. Dena normaltasunez doala adierazi dute Azkoitiko eskoletako arduradunek. Espainiako Kongresurako eta Senaturako botoa emateko aukera 20:00ak arte egongo da.
Eskolaz eskola, ondorengoak dira 14:00ak arteko parte hartze datuak:
Elkargunea: 952 boto
Ikastola: 980 boto
Liburutegia: 878 boto
Torre Zuri: 805 boto