Javier Zubizarreta alkateak gaur arratsaldeko 16:00etarako bilerara deitu ditu bizilagunak. Udaletxean izango da bilera eta bizilagunak informatzea du helburu. Jasandako kalteen harira, eman beharreko urratsen berri ere emango du Udalak. Ibilgailuak garbitzeko gune bat ere egokituko dute, eta guztiaren berri emango zaie kaltetuei. «Udalak dituen baliabideak eta zerbitzuak bizilagunen esku jarri ditu eta laguntzeko prestutasun osoa agertu du», azaldu du ohar bidez. Halaber, «doluminak» helarazi dizkie biktimaren senide eta hurbilekoei.