Zein da 'eatxi' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

(Argazkia: Plaentxia.eus)

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, ostiralero Azkoitiko hitz bat argitaratzen du. Joan den ostiralean 'zapoketan' hitzaren esanahia erakutsi zen. Hirugarren hitza 'eatxi' hitza da. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Eatxi hitzaren esanahia da lurrera botatzea. Adibidez, honela erabiliko genuke:

Azkoitiarrez: «Emantzixon zartaiekin jota lelengun eatxi zun».

Batuan: «Eman zion kolpearekin lehenengoan lurreraino bota zuen».

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide