Zein da 'zapoketan' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 15a, 15:25

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, joan den ostiralean argitaratu zuen 'tokolue' hitzaren esanahia. Bigarrena hitza 'zapoketan' hitza da. Badakizu zein den hitz berriaren esanahia?

Gaurkoa jolas hitza da, ume jolasa: 'zapoketan'. Nork ez du jolastu bere haurtzaroan ezkutaketan? Azkoitian 'zapoketan' jolastu izan dugu.

Zapoketan hitzaren esanahia da ezkutaketan. Adibidez honela erabiliko genuke:

Azkoitiarrez: «Gu lehen zapoketan ibiltze ginen, oingo gaztik berriz, ez»

Batuan: «Gu lehen ezkutaketan aritzen ginen, oraingo gazteak, berriz, ez»

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide