Zein da 'tokolue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Tokolue edo betekada du irudiko pertsonak.

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, ostiralero hitz bat argitaratuko du webgunean. Hasiera 'tokolue' hitzarekin emango diogu. Ba al dakizu zein den gure lehen hitzaren esanahia?

Tokolue hitzaren esanahia da betekada edo enpatxua. Adibidez honela erabiliko genuke:

Azkoitiarrez: «Familiko bazkaixetan kriston tokolue harrapatzet beti»

Batuan: «Familia bazkarietan sekulako betekada harrapatzen dut beti»

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide