2019/03/08 22:30

Txapelketa

Baztarrikaldeko festak

Baztarrikaldeko festak
Baztarrikalde auzoan, Azkoitia

Ostiralean hasiko dira aurtengo Baztarrikaldeko festak. Ohi bezala, mus txapelketarekin hasiko dituzte jaiak, 22:30ean. Orion elkartean izango da txapelketa, eta hogei euro ordaindu beharko du bikote bakoitzak parte hartzeko. Bikote txapeldunak 300 euroko saria jasoko du, bigarrenak 200 eurokoa, 100 eurokoa hirugarrenak eta Isidro Erretegian bi lagunentzako afaria laugarren sailkatzen den bikoteak. Informazio gehiago loturan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide