Merkatuetako emakume baserritarrak saritu ditu aurten Landaolak, eta Zumeta baserria aukeratu dute «denen ordezkari gisa». Hiru belaunaldi merkatuen baitan batuta jaso dute saria azkoitiarrek, Itziarko Burugorri ostatuan.
Gipuzkoako landa garapenerako elkarteen federazioak, Landaolak, II. Landaola Sariak banatu ditu, Gipuzkoako landa garapeneko proiektuei aitortza egiteko asmoz. Lau ataletan banatu dira aurtengo sariak: Erakunde publiko eta pribatuen saria, Ibilbideari saria eta Emakumeak Landa Eremuan saria.
Iaz, Landaola Saria irabazi zuen Azkoitiko Bizilore eskolak eta Abaraxka gazte-aterpetxeak, erakunde pribatuen arloan.