Landaola Saria irabazi du Bizilore eskolak eta Abaraxka gazte-aterpetxeak

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 1a, 17:42

Landaola Sariak jaso dituztenen taldeko argazkia. / Irekia

Landaola, Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak Landaola Sariak banatu ditu lehenengo aldiz. Sariak lurraldean egindako landa eremua garatzeko proiektuei errekonozimendua egiteko asmoz sortu dira. Lehenengo edizio honetan, erakunde pribatuen arloan, Landaola Saria Hazitik kooperatibak jaso du Bizilore eskola eta Abaraxka gazte-aterpetxea abian jartzeagaitik.

 

Hazitik kooperatibak 2015ean eratu zuten Hazitik, eta Kukuerrin daude sarituak izan diren bi proiektuak.

Erakunde publikoei dagokionez, berriz, Tolosako Udalarentzako izan da garaikurra, Santa Santa Luziako hazitegia berriztatzeagaitik.

Zaldibiako (Gipuzkoa) Goizane eraikinean egin du Gipuzkoako landa garapenerako elkarteen federazioak, Landaolak, bere izena daramaten sariak banatzeko ekitaldia.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, parte hartu du sarien banaketan, azpimarratuz sari hauek “landa ingurunea garatzeko, martxan jartzen diren proiektu publiko zein pribatu errekonozitzen dituzten sari hauek, errekonozimenduaz edo sariaz haratago, balio dute proiektu hauek gizarteratzeko”.

Eusko Jaurlaritzak, eragile pribatuek martxan jartzeko proiektuak laguntzeko 2.000.000 eurotako laguntzak bideratu zituen 2017an. Aldiz proiektuak esparru publikotik bideratuak direnean laguntzak 5.300.000 eurotakoak izan dira. Baita ere landa gunean ekonomiaren dibertsifikaziorako zuzentzen diren errekurtsoak, LEADER programaren baitan 2017an 7.066.000 eurotakoak izan dira.

Proiektuak

Guztira 10 proiektu izan dira Landaola Sarietarako hautatuak:

Lurbizi. Oiartzungo Udala.

Gatz eguna eta azoka ekologikoa. Leintz-Gatzagako Udala

Burugorri eraikina. Itziarko Auzo-Udala

Bertatik bertara. Urola Garaiko Garapenerako Agentzia

Santa Lutziako Nekazaritza Hazitegia. Tolosako Udala

Azoka Plaza. Azpeitiko Udala

Baserritik zuzenean. Lurrarte

Baserritik lantokira. Elay enpresa

Gogoeta estrategikoa eta eraberritzea. Goierriko Nekazal Kooperatiba

Bizilore eskola eta Abaraxka gazte-aterpetxea. Hazitik Kooperatiba elkartea

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide