Ligaxka amaituta, bi mailetan 2. eta 3. postuan sailkatutako bikoteek jokatuko dituzte finalerdiak. Ostiral honetan, otsailak 1, lehen eta bigarren mailako finalerdiak izango dira ikusgai, 18:30etik aurrera, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.
Bigarren mailako finalerdian, Usue Zubizarreta-Alaitz Badiola bikoteak, Nagore Aramendi-Oihana Orbegozo bikotearen aurka neurtuko ditu indarrak. Ondoren, lehen mailako finalerdia jokatuko dute Nora Mendizabal-Maider Mendizabal eta Eneritz Arrieta-Amaia Araiztegi bikoteek. Arrietak mallabitarrarekin jokatu zuen txapelketako lehen neurketa joan den urtarrilaren 11n, eta galdu egin zuten 22-12.
Dagoeneko bi bikotek lortu dute finaletarako zuzeneko sailkapena: Urien-Espinar bikoa izango da lehen edizioko lehen mailako finalean, eta Arteaga-Agirre bigarren mailakoan. Ostiral honetan ezagutuko dituzte, beraz, aurkariak. Finalak hurrengo jardunaldian, otsailaren 8an, jokatuko dituzte.