Galdu egin du Eneritz Arrietak eskuz binakako lehen neurketa

Maxixatzen.eus

Protagonistak, neurketa hasi aurretik (Argazkiak: Goierriko Hitza)

Eskuz binakako lehen mailako Emakumea Pilotari Txapelketa hasi zuen Eneritz Arrieta pilotari azkoitiarrak, joan den ostiralean, Zaldibian. Amaia Araiztegi mallabiarrarekin aritu zen eta galdu egin zuten lehen neurketa. 

Lehen mailako txapelketako lehen jardunaldia jokatu zuten Zaldibiako Resti pilotalekuan, eta Urien-Espinar bikoa izan zen irabazlea, Eneritz Arrieta pilotari azkoitiarrari eta Araiztegiri 22-12 irabazita. Datorren ostiralean, urtarrilak 18, Legazpiko Urbeltz pilotalekuan jokatuko dute bigarren jardunaldiko partida, Larrarte eta Maddi Mendizabalen aurka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide