Lehen partidan Oihana Orbegozo azpeitiarraren aurka lehiatu zen azkoitiarra, eta 18-08 emaitzarekin amaitu zen neurketa. Bigarren partida, berriz, Bartzelonako Garazi Elorzaren aurka jokatu zuen Azkoitiak eta 18-13 galdu zuen.
Eneritz Arrietaren txanda
Datorren igandean —azaroak 11— Elgetan hasiko da Lehen Mailako lau eta erdiko Emakume Master Cup Txapelketa. Maila gorenean da aurten Eneritz Arrieta (Azkoitia, 1986). Iaz Lehen Mailako txapelketa irabazi zuen azkoitiarrak —aurtengo promozio mailako txapelketa, izena aldatu baitiete probei—, eta ondorioz aurten gorengo mailan sartu da azkoitiarra.
Arrietak 10:30ean hasiko du lehia. Multzoan izango ditu azkoitiarrak binakakoan bi urtez jarraian txapeldun izan den Olatz Arrizabalaga gernikarra, eta Arrate Bergara bergararra. Lau multzotan banatu dute kanporaketa, eta aurrera egingo dute multzo bakoitzeko bi lehenek. Halere, sailkatu ez diren pilotarien artean aldeko eta kontrako tanto-kopuru onena duen pilotaria ere sailkatuko da. Modu horretan ere berdinketa egongo balitz, pilotari gazteenak egingo luke aurrera.
Finalak Gurea pilotalekuan
Lehen Mailako eta Promozio mailako finalak Azkoitiko Gurea pilotalekuan jokatuko dituzte; finalaurrekoak, berriz, Amezketan izango dira. Hitzordu horien datak zahaztu gabe daude oraindik, baina bi jaialdiak zuzenean emango ditu ETB1ek.