Emakume Master Cup txapelketaren bigarren edizioa izango da aurtengoa. Urriaren 20an hasiko da txapelketa eta finalerdiak eta finala abenduaren lehen hamabostaldian jokatuko dira. Iaz, Bizkaian antolatu zuten eta aurten Gipuzkoan egitea erabaki dute. Finalak Gurean jokatuko dituzte, eta finalaurrekoak Amezketan izango dira. Hitzordu horien datak zahaztu gabe daude oraindik. Hala ere, bi jaialdiak zuzenean emango ditu ETB1ek.
Aurreko edizioan bezala, bi mailatan banatuko da txapelketa, Lehen Maila eta Promozio maila. Edonork eman dezake izena txapelketan. Nahi duenak lotura honen bitartez eman dezake izena, urriaren 7a bainho lehen.