Hemen irakur daitezke Arrietari eta Iriarteri finalaren atarian Urola Kostako Hitzak egindako elkarrizketa.
Eneritz Arrietak 31 urteko pilotari azkoitiarrak Emakume Master Cup lau eta erdiko pilota txapelketako txapela jantzi du gaur eguerdian. 22 eta 12 aise irabazi dio Arrietak Maite Iriarte azpeitiarrari. Lehen Mailako finala Sopelako (Bizkaia) pilotalekuan jokatu dute. Partida guztian aurretik izan da Arrieta, eta Iriartek lehia mantentzea lortu badu ere, azkoitiarra aise nagusitu da.
Hemen irakur daitezke Arrietari eta Iriarteri finalaren atarian Urola Kostako Hitzak egindako elkarrizketa.