Andramaixek 2018

2018ko andramaixetako egitaraua, egunez egun

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 6a, 12:40

2018ko andramaixek hasteko astebete baino gutxiago gelditzen da. Ixabel Jauregik eta Mailu Irizarrek jaurtiko dute txupinazoa udaletxeko balkoitik abuztuaren 14an, eta bost egunez hainbat ekintza izango dira haurrentzat, gazteentzat eta nagusientzat. Hona hemen andramaixetako egitaraua, egunez egun:

 

Abuztuak 11, LARUNBATA

 

Egun osoan zehar, AFRIKAR RENNDO-ELKARTU JAIA, herriko plazan.

11:00etan, Martittera igoera, herriko plazatik abiatuta. Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatuta. Izen ematea doan, egunean bertan, 10:00etatik 10:45era, herriko plazan.

18:00etan, Txerloiko futbol zelaian, Xabier Sagarzazuren oroimenez, 'XXII. Andra Mari Futbol Saria': C.D. ANAITASUNA –  BEASAIN K.E.

 

Abuztuak 14,  ASTEARTEA

 

09:00etan,  eliz ataritik abiatuta, IX. Jokin Ormaetxea gazte mailako txirrindulari lasterketa. Euskal Herriko Trofeoa. Helmuga Plaza Berrin izango da.

11:40ean, Mailu Irizar eta Ixabel Jauregiri omenaldia, irakaskuntza eremuan, gaztetxoen artean, euskararen eta euskal kulturaren sustapenean eta transmisioan egindako lanagatik. Udal areto nagusian. Ekitaldi irekia.

12:00etan,  2018ko Andramaixei hasiera emango dien txupinazoa botako da, herriko Musika Bandak 'Ondo pasau Andramaixek' jotzen duen bitartean. Ondoren, Musika Bandaren, Parrokiko abesbatzaren eta Iraurgi abesbatzaren laguntzaz, herritar guztiok 'Azkoitia' abestuko dugu.

Ondoren, Eltziegoko Dultzaineroek 'Kandido' konposizioa eskainiko dute.

12:30ean, Txantreako eta Azkoitiko erraldoien eta buruhandien kalejira abiatuko da.

17:00etan, Haur parkea, herriko plazan (puzgarriak, gazteluak…).

19:45ean, 'Mariachi, Sonidos de México' musika kale ikuskizuna.

19:50ean, udalbatzari parrokiara lagunduz, Txalkor Txistulari taldeak, 'Alkate Soinua' joko du.

20:00etan, herritarrek, Parrokian, Ignacio Busca Sagastizabalen 'Salbea' zazpi ahotsetara eta Aita Nemesio Otañoren 'Ave María' bost ahotsetara abestuko dituzte. Amaitzeko, Mariano Garciaren 'Ama Birjinaren edertasun'.

Bakarlariak: Felix Uranga baritonoa eta Iñaki Goenaga tenorea.

Organoan: Jose Luis Francesena.

Zuzendaria: Inazio Alberdi.

 

23:00etan, 'Mariachi, Sonidos de México' taldearekin dantzaldia, herriko plazan.

23:00etan, eliz atarian, Eusko Jaurlaritzak babestuta, gune bat jarriko da ALKOHOLEMIA FROGA PREBENTIBOA egiteko eta informazioa zabaltzeko.

 

Abuztuak 15, ASTEAZKENA

 

09:30ean, Eltziegoko Dultzaineroen kalejira.

10:00etan, Herriko Musika Banda eta Txalkor txistulari taldearen kalejira.
 
10:50ean, udalbatzari parrokiara laguinduz, Herriko Musika Bandak, Txalkor txistulari taldearen laguntzaz, 'Alkate Soinua' joko du.
 
11:00etan, Meza Nagusian, herritarrek Miguel Mª Azpiazuren 'Pakea Lurrean' meza abestuko dute bost ahotsetara. Eskaintzan Miguel Mª Azpiazuren 'Agur Maria' lau ahotsetara, Jaunartzean Aita Nemesio Otañoren 'O Sacrum convivium' eta bukaeran, F. Gorritiren 'Agur Jesusen Ama'.

Organoan: Jose Luis Francesena jauna.

Zuzendaria: Inazio Alberdi jauna.

 

12:00etan, Eltziegoko Dultzaineroek lagunduta, erraldoien eta buruhandien kalejira.

13:00etan, Herriko Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldearen kontzertua eskainiko dute, Kontzejupean.

 

AZKOITIKO MUSIKA BANDA.

Zuzendaria: Carlos Muñoz

1.- 'El Relicario' J. Padilla

2.- 'Beethoven is dancing salsa' J. Pérez

3.- 'Alfonsina y el mar' M. Sosa

 

TXALKOR TXISTULARI TALDEA

Zuzendaria: Pello Larrañaga

4.- 'Deika' Jose Ignacio Ansorena Miner

5.- 'Sagar Dantza' Pablo Sorozabal

 

AZKOITIKO MUSIKA BANDA.

Zuzendaria: Carlos Muñoz

6.- 'La storia' J. De Haan

7.- 'African symphony' V. McCoy

 

17:00etan, pilota partidak, Gurea pilotalekuan.

Lehen partida:

Retegi Bi-Lasa IV vs Elordi–Tolosa

Bigarren partida:

Irribarria–Rezusta vs Olaizola II-Imaz

 

17:30ean, zezen txikiak eta pottokak, Trenbidearen Zumardian.

19:15ean, ROCKBOX musika kale ikuskizuna.

20:00etan, Azkoitiko Gimnastika Erritmiko taldearen erakustaldia, eliz atarian.

20:00etan, Eltziegoko Dultzaineroen kalejira.

22:30ean, VIII. Film Laburren Lehiaketa. Gaia: 'Euskara', herriko plazan.

23:45ean, PASSEPARTOUT taldearen kontzertua, herriko plazan.

 

Abuztuak 16, OSTEGUNA

 

09:30ean, Eltziegoko Dultzaineroen kalejira.

10:00etan, Txalkor txistulari taldearen kalejira.

10:50ean, udalbatzari parrokiara lagunduz, Txalkor txistulari taldeak 'Alkate Soinua' joko du.

11:00etan, Meza Nagusian, herritar erlijioso eta lekaimeak partaide direla, Parrokiko abesbatzak eta Iraurgi abesbatzak abestuko dituzte. Jose Luis Francesenaren 'Garate Anai Zoriontsuari meza' lau ahotsetara, eskaintzan, Giuseppe de Marziren 'Signore delle cime' lau ahotsetara, Jaunartzean Perosi-ren 'Opari osasungarri' lau ahotsetara eta Schweitzen-en 'Sancta Maria' lau ahotsetara. Eta bukaeran, 'Urrategiko Amaren Agurra'.

Organoan: Jose Luis Francesena.

Zuzendaria: Inazio Alberdi.

 

12:00etan, erraldoien eta buruhandien kalejira.

12:15ean, 'Ohiko Aurreskua', Herriko plazan.

13:00etan, Azkoitiko Musika Banda eta Eltziegoko Dultzaineroen kontzertua, Kontzejupean.

 

AZKOITIKO MUSIKA BANDA.

Zuzendaria: Carlos Muñoz

1.- 'Musica i poble' F. Ferran

2.- 'Euzko dantzarako erestaldea' A. Erauskin

3.- 'Txoriak txori' M. Laboa

 

ELTZIEGOKO DULTZAINEROAK

4.- 'Jota del Molinero de Subiza' Cristobal Audrid

5.- 'Pasodoble' Mold. Eltziegoko dultzaineroak

 

AZKOITIKO MUSIKA BANDA.

Zuzendaria: Carlos Muñoz

6.- 'Music for a solemnity' J. De Haan

7.- 'El camino real' A. Reed


14:00etan, haur eta gurasoen bazkaria, Ikurriñaren plazan.

16:00etan, zezen karretoiarekin kalejira, herriko plazatik irtenda.

17:00etan, Gazteentzako jolas dinamikoak, Balda plazan.

17:00etan, 'Bualá' ikuskizuna Herriko plazan, publiko guztientzat.

19:00etan,  Sahatsa Dantza Taldeko kide eta herritarron partaidetzarekin, PLAZA DANTZAK, Eliza atarian. Oharra: Herritarrentzat, aurrez pausoak erakusteko helburuarekin, abuztuaren 8an, 20:00etan entsegua egingo da Baztartxo Antzokiko Sahatsaren lokalean. Entsegurako izen-ematea 943 85 71 70 telefonoan egin beharko da. Eta abuztuaren 16an, ordu erdi lehenago ere, pausoen errepaso-ikastaroa egingo da Eliza atarian bertan.

23:00etan, suzko erroberak Baztarrikaldetik, Valecea Piroteknia etxearen eskutik.

23:30ean, ZEA MAYS taldearen kontzertua, Herriko plazan.

 

Abuztuak 17, OSTIRALA

 

09:00etan, Azkoitiko kultur elkarteak eraturiko 'XXXVII. Inazio Iriarte Margo Lehiaketa'-ko zigilu jartzea, Torre Zuri Erakustokian. Bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dira, Torre Zuri Erakustokian.

09:30ean, herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira.

09:30ean, herriko ganadu erakusketa, Plaza Berrin.

11:00etan, Herriko trikitilari gazteen kalejira.

12:00etan, Txalkor txistularien laguntzaz, erraldoien eta buruhandien kalejira.

12:00etan, Herri kirol jaialdia, Herriko plazan. Aurkezlea: Juanjo Sagastibeltza.
 

Aizkolariak

Txikia IV – Otaño / Larrañaga – Eloy Corchero (Enbor bat nork kolpe gutxiagotan ebaki).

 

Harri-jasotzaileak

Goenatxo III - 200 kiloko errektangularrarekin.

Lopetegi Urra - 100 kiloko zilindroarekin.

Karmele Gisasola - 88 kiloko zilindroa.

 

Aizkolariak

Txikia IV – Otaño / Larrañaga – Eloy Corchero (Enbor bana nork azkarrago ebaki).

 

Froga mistoa

A taldea: Otaño, Txikia IV eta Lopetegi Urra moztuko du.

B taldea: Eloy Corchero, Larrañaga eta Goenatxo III

(Aizkolariek bina enbor ebaki txanda librean. Harri- jasotzaileek 125 kiloko kubikoari 5 jasoaldi. Guztira: 8 enbor eta 20 jasoaldi.) Karmele Gisasolak, 75 kiloko kubikoa. Joxemari Esnaolak 5 metroko altueran enborra.

 

Harri-jasotzaileak

Karmele Gisasolak, 60 kiloko bola.

Lopetegi Urra eta Goenatxo III-ak, 100 kiloko bolarekin agurra.

 

12:30ean, jubilatuen meza, parrokian.

14:30ean, jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria, Loiolako Kiruri jatetxean. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dira.

17:30ean, 'Txiki Chef' tailerrak, Herriko plazan.

18:00etan, dantzari bikote helduen txapelketa, Balda plazan.

19:30ean, 'Inazio Iriarte XXXVII. Margo lehiaketa'-ko sari banaketa, Torre zuri Erakustokian.

22:00etan, Mirari, Aintzane eta Lutxurdixo trikitilarien erromeria, Balda plazan.

22:00etan,  10. DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.

Korta-P. Arzadun-Garagartza-Oliden

23:00etan, SUZKO ZEZENA Balda plazan. Ondoren erromeriak jarraituko du.

 

Abuztuak 18, ZAPATUA

 

11:00etan, atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, 'XVII. Andramaixetako Milia' Xeye atletismo taldeak antolatuta.

14:30ean, bazkari herrikoia, Herriko plazan.

17:30ean, Brincadeira batukada taldea, herriko kaleetan.

17:30ean, Apar festa, Balda plazan.

18:30ean, zezenak, Plaza Berrin.

22:00etan, 10. DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.

Telleria-Olatzar-Usaizti

22:00etan, ILARGI BELTZA taldearekin dantzaldia, herriko plazan.

 

Abuztuak 20, ASTELEHENA

 

22:00etan, 10. DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.

P. Illarreta-Mendigoiti-I. Lopategi

 

Abuztuak 21, ASTEARTEA

 

22:00etan, 10. DIVA - SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.

Kamiñoko-Zornotzako anaiak-Txokolate

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide