Abuztuaren 17an, 12:30ean, hasiko dituzte ekitaldiak omenduek. Hildako erretiratuen aldeko meza egingo dute lehenik, parrokian. 13:30ean, liburutegi parean, Kiruri jatetxera joateko autobusa jarriko dute, bazkaria 14:30ean hasiko baita. Omendutako pertsonak eta bere lagun batek izango dute soilik bazkarira doan joateko aukera. Bazkarira joan nahi duten gainerako lagunek eta familiako kideek Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko bulegoan eman beharko dute izena, 34 euroren truke —bulegoa astearteetan, ostegunetan eta ostiraletan egoten da irekita, 10:30etik 12:30era—. Bazkalostean, omenduek oroigarriak eta opariak jasoko dituzte Plaza Ondo elkarteko eta Udaleko ordezkarien eskutik.
Hona hemen omenduko dituzte 33 herritarren izenak:
- Francisca Alberdi Olazabal
- Victoria Ansola Larrañaga
- Maria Josefa Arambarri Mendizabal
- Rufina Aramendi Etxaniz
- Dolores Arraztio Saralegi
- Mari Carmen Arregi Juaristi
- Mª Nieves Arregi Idigoras
- Aniceta Arriba de Martin
- Juan Mª Azpillaga Odriozola
- Dominica Beitia Larrañaga
- Josefa Cendoya Orbea
- Josefa Corrales Gomez
- Encarnacion Domenech Arrieta
- Juana Maria Etxeberria Guridi
- Basilia Epelde Aldalur
- Cristina Fernandez Margullón
- Jose Francisco Ganzarain Etxaniz
- Concepcion Garate Etxabe
- Mª del Rosario Ibañez Quintanilla
- Secundino Iraeta Ibarguren
- Maria Iturbe Alkorta
- Jesusa Larrañaga Murua
- Teresa Larrar Oruesagasti
- Mª Josefa Merino Olaya
- Marina Miqueo Zabaleta
- Prudencio Oñederra Epelde
- Bernarda Olaizola Guridi
- Mª Milagros Orbegozo Sagarzazu
- Feliciano Peña Peña
- Josefa Antonia Soraluze Mendiola
- Josefa Trigo Tercero
- Mª Teresa Urzelai Agirregomezkorta
- Paula Zubizarreta Albizu