Iñigo Urkullu lehendakariak, Ingurumeneko sailburu Iñaki Arriola eta Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte lagun zituela, Eskola Jasangarria ziurtagiria eman die Eusko Jaurlaritzako Eskola Agenda 21 Programan parte hartu duten hogeita hamar ikastetxe publiko eta itunduri. Busturiako (Bizkaia) Ekoetxea Urdaibain egin dute sari banaketa, eta bertan parte hartu dute ehun bat ikastetxek, irakaslek, eta baita ikastetxeei dagozkien udal ordezkariek eta udalerrietako alkateek ere.
Orain, Euskadiko 98 ikastetxek, haietatik 5 Lanbide Heziketakoek, dute Eskola Jasangarria ziurtagiria. Ikastetxe horiek IRAES 21 —jasangarritasunaren aldeko eskola— sarean daude, eta bertan batera bultzatzen dute irakasleek, ikasleek, irakasle ez diren langileek eta familiek jasangarritasunerako hezkuntza. Guztiek gainditu dute auditoretza bat, berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko konpromisoaren alde egin duten apustuagatik saritzen dituena.
Eskola Agenda 21en elkarraldi honekin amaitzen da Euskadiko ikastetxeetan irailean hasitako prozesua. Ziurtagiriarekin saritu dituen 30 ikastetxe 21 udalerritakoak dira:
- Arabako 2 ikastetxe: Oion, Gasteiz
- Bizkaiko 12 ikastetxe: Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Bilbo, Durango, Galdakao, Gernika, Iurreta, Loiu, Mungia, Santurtzi, Trapagaran, Zamudio
- Gipuzkoako 8 ikastetxe: Aretxabaleta, Azkoitia, Beasain, Bergara, Donostia, Legazpi, Urnieta