Duela hilabete bat Azkoitia BHIk lortutako Eskola Jasangarriaren izendapenari dagokion ziurtagirien banaketa ekitaldia egin zen asteratean Urdaibaiko Inguru Babestuan kokatuta dagoen Dorre Madariagan.
Ekitaldi honetara Autonomi Elkarteko 30 ikastetxe hurbildu ginen eta lau urtetarako balioa duen ziurtagiria jaso zuen gure Agenda 21 taldeko ikasle batek Lehendakariaren eskutik. Zorionak parte hartu eta lan egin duten ikasle eta irakasle guztiei.