Inoiz baino talde gehiagok eman dute izena 3x3 futbol festan

Maxixatzen.eus

Ekainaren 22an, 23an eta 24an izango den 3x3 futbol festan izena emateko epea bukatu da, eta antolakuntzak jakinarazi duenez, izena eman duten taldeen errekorra lortu da. Izan ere, iaz 135 taldek parte hartu zuten, eta aurten 152 taldek eman dute izena.

 

Urtero bezala, Azkoitiko eta Azpeitiko taldeak dira gehienak, baina Errezil, Zumaia eta Zarautz herrietatik datozen taldeen kopurua ere gehitu egin da.

Antolakuntza partiden ordutegiak zehazten ari da orain. Informazio guztia webgunean jartzeaz gain, mezua talde guztiei bidaliko zaie.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide