Azkoitia prest da Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan lehiatzeko

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 8a, 21:02

Azkoitia ordezkatuko duten pilotariak.

Eskuzko taldeak hurrengo asteburuan, maiatzak 19-20, hasiko du Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Oraindik zein pilotari kantxaratuko diren ez dute argitu Oteiza Pilota Kirol Elkarteko ordezkariek. Maxixatzenekin elkartu dira gaur pilotariak, taldeko argazkia ateratzeko.

 

Etxetik kanpo jokatuko dituzte final zortzirenetako joaneko partidak azkoitiarrek, eta Gurea pilotalekuan itzulerakoak. Final laurdenetara sailkatuz gero, Hernani-Altzo kanporaketako irabazlearen aurka aritu beharko dute Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek, baina aurrez zumaiarrak edo donostiarrak kanporatu beharko dituzte horretarako. Joan de asteburuan Donostiak aurrea hartu zuen Zumaiaren aurka. Jubenil eta senior mailako partidak irabazi zituzten donostiarrek, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide